2011/04/14

KORRIKA

Hona hemen gastetxoentzako proposatutako kanta:

KORRIKA
(Maider Legarreta)

Bi urterik behin
dator Euskal Herrira,
Euskal Herri osoari
emateko bira.

Euskaraz hitz egin,
euskaraz kantatuz,
guztiak korrikara gonbidatuz.

Petoak jantzi ta
zapatilak lotu
korrikara joan,
eta ez ahaztu
denok elkarrekin
dezagun kantatu
herri hau egingo dugu
euskaratu:

Euskaraz korrika,
korrika bizitza,
bizitza hizkuntza,
hizkuntza herria!
Euskal Herritik
goazen denok korrika,
saltoka, kantuka,
guztiok irrika. (berriz)




Jende berri-berria
ezagutuz
besteei lekukoa
pasatuz
hasiera badauka
baita helmuga
tartean batzuk
jausten dira zorura.
erortzen bazara
lasaitu, furgoneta etorriko da eta zu hartu.

Pozik eta alai
berriz korrikara
oraintxe joango gara
gu hara!

Euskaraz korrika,
korrika bizitza,
bizitza hizkuntza,
hizkuntza herria!
Euskal Herritik
goazen denok korrika,
saltoka, kantuka,
guztiok irrika. (berriz)

iruzkinik ez: