2009/12/22

2009/12/16

IRAKURMENA BULTZATZEKO AHOLKU BATZUK // ALGUNOS CONSEJOS PARA ANIMAR A LA LECTURA

Irakurtzeko ordua jarri: kontakizun baten inguruan egunero elkartzeko une benetan gozoa izan daiteke lo hartu aurretiko ordu erdia.
Elkarrekin irakurri: haurraren jakin-mina suspertzeko komenigarria da ipuinak irakurtzerakoan galderak egitea.
Norberarengandik ikasi: pertsona nagusia liburua artean edota egunkari nahiz aldizkariren bat irakurtzen ikusten badute beraiek ere irakurtzeko zaletasun handiagoa erakutsiko dute.
Liburutegitxoa jarri etxean: haurraren logelan liburuentzako apal bat jartzea oso egokia da: garrantzizko lekua izango da helduok balio berezia ematen dioguna, istorioen gordelekua eta ipuinak aukeratzeko tokia.
Aukera eman: Biblioteka oso egokia da haurrak liburuen ikusmiran jardun dezaten, haurrari berak aukeratzen dituen ipuinak irakurri beharko litzaizkioke.
Berezitasuna eman: liburu-dendara joatea txango atsegina izan daiteke haurrentzat eta liburu bat erostea gertakizun liluragarria bihur daiteke.


Establecer la hora del cuento: Media hora al día, antes de dormir, puede ser un tiempo valioso para compartir una historia.
Compartir: en la lectura de los cuentos es importante hacer preguntas al niño-niña para estimular su curiosidad.
Dar ejemplo: mostrarán mayor interés por la lectura si ven a los adultos con un libro en las manos o leyendo un periódico o una revista.
Pequeña librería en casa: es importante destinar una balda en la habitación del niño-niña, un lugar importante al que damos valor los adultos ya que es donde se guardan las historias y se eligen a la hora del cuento.
Variedad: la biblioteca es el lugar ideal para que los niños ojeen cuentos, es importante que elijan los cuentos que quieren que les leamos.

Especial: la visita a la librería puede ser una excursión y la compra de un libro convertirse en un acontecimiento especial.

2009/12/14

IÑAKI FRIERA LH 5 MAILAKOEKIN

Hona hemen Iñaki Friera idazlearekin eginiko topaketaren argazki batzuk. Eskerrik asko Iñaki gurekin izan duzun arreta eta begikotasunagatik.

2009/12/10

2009 IRAKURLIBURU ZERRENDA

Hona hemen irakurtzeko egokiak diren zenbait liburu:
Relación de libros apropiados para nuestros lectores:

HHrako (5 urte)
ILARGI TRISTE DAGO, Guido Van Genechten: Ibaizabal
IPUIN KONTALARIA, Pello Añorga: Aizkorri
ZOGOMAR-EN AFRIKA, Philippe Corentin: Ikas
NIRE ETXEA, Émile Jadoul: Ibaizabal
NEU NAIZ EDERRENA, Mario Ramos: Ttarttalo
ANTTON ETA HOSTOAK, Ole Kónnecke: Alberdania

LH 1. ziklorako (6-8 urte)
ARREBA HARAGIJALEA EDO ARKUME EROAREN GAIXOTASUNA, Taí-Marc Le Thanh: Ibaizabal
MAMU-HEZLEA, Ana María Machado: Ikasmina(SM)
ARIKETA FISIKOA,Rose Impey: (Munstrua eta igela) Ibaizabal
ADIO, JONAS, Juan Kruz Igerabide: Aizkorri
PIRATA BAT BAINUONTZIAN, Knister: (Kika Supersorgina eta Dani) Bruño
ETIKETA UNTXIAK, Gabriela Keselman: Ikasmina(SM)
JENIO GAIZTOA, Pello Añorga: Aizkorri

LH 2. ziklorako (8-10 urte)
AMA ERRALDOIA, Pello Añorga: Eusko Jaurlaritza
BARRASKILOARENA, ETA BESTE HAMABOST, Daniel Nesquens: Ibaizabal
EZ ZAIT IRAKURTZEA GUSTATZEN, Pako Aristi: Elkar
PAPA NOELEN KASUA, Joachim Friedich. Giltza- Edebe
KIKA SUPERSORGINA ETA DINOSAUROAK, Knister: Bruño
XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA, Patxi Zubizarreta: Ibaizabal
ZOPA-UNTZIA ETA BURRUNTZALIA, Michael Ende: Ikasmina(SM)

LH 3. ziklorako (10-12 urte)
ANEKDOTAK, Ruben Ruiz: Pamiela
KARLOS TXAKURRAREN EGI, Sergio Gómez: Anaya Haritza
4 URTE, 6 HILABETE ETA 3 EGUN GEROAGO, Emmanuel Bourdier: Ibaizabal
IDAZLANA, Antonio Skármete: Ikas
SUGANDILA-BUZTAN ZOPA, Marta Gené :Giltza-Edebe
JOKO ZIKINA, Frauke Nahrgang: Ibaizabal (Futbolzale amorratua)
OSKAR ETA ANDRE ARROXA, Eric-Ememanuelle Schmitt. Elkar
IBILGAILU TXIKIAK, Graham Greene: Ikasmina (SM)

DBH 1. ziklorako (12-14 urte)
EZ GARA ELKARREKIN ZAHARTUKO, Arnaud Cathrine: Elkar
HAIZEAREN TUNELA, Juan Kruz Igerabide: Giltza-Edebe
HIRIKO BARATZEAN, Jabi Santa Cruz: Pamiela
JUDY MOODY MEDIKUA DA!, Megan McDonald:Mensajero
KAFKA ETA PANPINA BIDAIARIA, Jordi Sierra i Fabra: Elkar
HIRU PUNTUKO MARRAN, Pasqual Alapont: Ibaizabal

DBH 2. ziklorako (14-16 urte)
HARRY POTTER ETA HERIOAREN ERLIKIAK, JK Rowling: Elkar
BERRIZ ERE HUTSETIK HASTERA, Migel Angel Mintegi
HERIOTZA SEI HOGEITA BOSTEKOAN, Jordi Cervera: Giltza- Edebe
ETORKIZUN ARRISKUTSUA, Elia Barceló: Ibaizabal
ALTXOR UHARTEA, Robert Louis Stevenson: Elkar
HOBBITA EDO JOAN-ETORRI BAT, JRR Tolkien: Igela
VIOLET PARKEN BIDETIK, Jenny Valentine: Alberdania

2009/12/04

IÑAKI FRIERAREKIN TOPAKETA



Datorren astezkenea, azaroaren 24an Iñaki Friera idazlea Artxandape ikastolan egongo da, "Aska itzazu pottokak" eta "Izaroko altxorra" bere liburuei buruz gurekin solasean.

Mañana miércoles 24 de noviembre tendremos el honor de recibir la visita del escritor Iñaki Friera.

2009/12/01

LASTER IRAKURLIBURU ZERRENDA BERRIA

Durangoko azoka pasa eta gero, Gabon oporrekin batera Artxandape ikastolan irakurliburuen zerrenda berria argitaratuko da.

2009/11/29

DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKA AZOKA


Ume eta gaztetxoek eurentzat bereziki diseinatutako gunea izango dute: Haur Literatur Aretoa. Ekimen honen helburu nagusia 2-12 urte bitartekoei, euskarazko literatura eta musikara hurreratzea da.

  • Non: Durangoko Landako Erakustazoka
  • Noiz: 2009ko abenduaren 4tik 8ra
  • Ordutegia: 10:30-20:00

Informazio gehiago: http://www.durangokoazoka.com/