Oporrak heldu dira, irakurtzeko sasoi ederra.
"HOTZ ALA BERO, IRAKURRI EGUNERO"
2010/03/26
2010/03/25
HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA (2010-04-02)

ZAIN DUZU LIBURU BAT; BILA EZAZU!
Jolasten lehenago ikasten da irakurtzen baino. Eta kantatzen. Herriko haurrok kantu hori kantatzen genuen artean gutariko inork irakurtzen jakin ez arren. Kalean bildu, biribilean jarri eta, udako kilkerren ahotsekin lehian, behin eta berriz kantatzen genuen nabigatzen ez zekien itsasontzi txiki haren ezintasuna.
Batzuetan paperezko itsasontzi txikiak egiten genituen eta putzuetan jarri, eta itsasontzi txikiak urperatu egiten ziren itsasertzera iristea lortu baino lehen.
Ni ere auzoko kaleetan ainguratutako itsasontzi txiki bat nintzen. Arratsaldeak teilatu-lauan ematen nituen eguzkia mendebaldean nola ezkutatzen zen begira, eta sumatzen nuen urrun (artean ez nekien espazioan urrun edo bihotzean urrun ote zen), nire begiek ikusten zutenaz haratago, mundu zoragarri bat zegoela.
Etxeko armairu batean, kaxa batzuen atzean, bazen liburu bat ere nabigatu ezin zuena, inork ez baitzuen irakurtzen. Auskalo zenbat aldiz igaroko ote nintzen haren ondotik han zegoela konturatu gabe. Paperezko itsasontzia, ez atzera ez aurrera, lokatzetan; liburu bakartia,
ezkutuan apaletako kartoizko kaxen atzean. Behin, nire eskuak, zerbaiten bila zebilela, liburuaren bizkarra ukitu zuen. Liburua izando banintz honela kontatuko nuke: “Behin, haur baten eskuak azala ukitu zidan, eta haize oihalak zabaltzen hasi zitzaizkidala eta nabigatzen hasi nintzela sentitu nuen”.
Hura bai ezustekoa objektu hura begien aurrean nuelako azkenean! Liburu txiki bat zen paper ore gorriak eta urre koloreko filigranak zituena. Ikusminez ireki nuen, kutxa bat aurkitu eta barruan zer dagoen jakiteko irrikan dagoenak bezala. Eta ez zen gutxiagorako izan. Irakurtzen hasi bezain laster ohartu nintzen aurrez aurre nuela abentura: protagonistaren ausardia,
pertsonaia onak, gaiztoak, behin eta berriz begiratzen nituen ilustrazioak orri oinetan esaldiak zituztenak, arriskua, ezustekoak…, guzti-guztiak mundu zirraragarri eta ezezagun batera eraman ninduen. Horrelaxe jakin nuen gure etxetik haratago ibai bat zegoela, eta ibaiaren atzean itsaso bat, eta itsasoan itsasontzi bat noiz itsasoratuko zain. Hartu nuen lehenengoak La Hispaniola zuen izena, baina berdin-berdin izango zen Nautilus, Rocinante, Simbad-en itsasontzia, Huckleberry-ren gabarra izan baziren ere,… Horiek guztiak, nahiz eta denborak aurrera egin, hor izango dira haurren baten begiek euren haize oihalak noiz zabalduko eta abiaraziko zain. Horixe ba… ez ezazu gehiago itxaron, luzatu eskua, hartu liburu bat, ireki, irakurri: ikusiko duzu, nire haurtzaroko kantuan bezala, ez dagoela laster batean nabigatzen ikasten ez duen itsasontzirik, txiki-txikia izanagatik ere.
Eliacer Cansino
ANTZERKIA
ANTZERKIA - TEATRO
27 LARUNBATA – SÁBADO (12:00)
Ipuin kontalaria paperezko antzerkiarekin..
Cuenta cuentos con teatro de papel .
KONTALARIA: Ainara Izarra
MONITORA: Eneritz Zumeta
IBAIZABAL LIBURUDENDA
Colón de Larreátegui, 21. 48001
BilboTel: 94 423 09 26
liburudenda@ibaizabal.biz
27 LARUNBATA – SÁBADO (12:00)
Ipuin kontalaria paperezko antzerkiarekin..
Cuenta cuentos con teatro de papel .
KONTALARIA: Ainara Izarra
MONITORA: Eneritz Zumeta
IBAIZABAL LIBURUDENDA
Colón de Larreátegui, 21. 48001
BilboTel: 94 423 09 26
liburudenda@ibaizabal.biz
2010/03/22
HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA (2010eko apirilaren 2a)
2010/03/18
LIBURU BERRIAK BIBLIOTEKAN
2010/03/10
ANTZERKIA - TEATRO
13 LARUNBATA – SÁBADO (12:00)
Jolasak, ipuinak eta musika.
Juegos cuentos y música .
Kontalaria/Narradora: Ainara Izarra
Begiralea / Monitora niños: Eneritz Zumeta
IBAIZABAL LIBURUDENDA
Colón de Larreátegui, 21.
48001 BilboTel: 94 423 09 26
liburudenda@ibaizabal.biz
Jolasak, ipuinak eta musika.
Juegos cuentos y música .
Kontalaria/Narradora: Ainara Izarra
Begiralea / Monitora niños: Eneritz Zumeta
IBAIZABAL LIBURUDENDA
Colón de Larreátegui, 21.
48001 BilboTel: 94 423 09 26
liburudenda@ibaizabal.biz
2010/03/05
ANTZERKIA - TEATRO
6 LARUNBATA – SÁBADO (12:00)
Txotxongilo politak egingo ditugu eta ondoren, mugitu egingo dira Txotxongilo-antzerkian istorio dibertigarriak kontatzeko.
Vamos a hacer bonitas marionetas, y después se moverán para contarnos divertidas historias en el teatro de guiñol.
Begiralea / Monitora niños: Eneritz Zumeta
IBAIZABAL LIBURUDENDA
Colón de Larreátegui, 21. 48001 Bilbo
Tel: 94 423 09 26
liburudenda@ibaizabal.biz
Txotxongilo politak egingo ditugu eta ondoren, mugitu egingo dira Txotxongilo-antzerkian istorio dibertigarriak kontatzeko.
Vamos a hacer bonitas marionetas, y después se moverán para contarnos divertidas historias en el teatro de guiñol.
Begiralea / Monitora niños: Eneritz Zumeta
IBAIZABAL LIBURUDENDA
Colón de Larreátegui, 21. 48001 Bilbo
Tel: 94 423 09 26
liburudenda@ibaizabal.biz
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)